• urria 8 octubre 19:00 // 2022

  • Zigoitiko Kultur Etxea | Centro Socio-cultural de Zigoitia

    Araba | Álava

  • info

    Antzerkia | Teatro
    Publiko guztientzat | Todos los públicos
    Euskara | Euskera
    Sarrera | Entrada: 0€

    Web Zurrunka Teatro

  • Kontaktua | Contacto

    945 464 400 (Zigoitiko Kultur Etxean)

Zurrunka Teatro

Gure kanoa

Aba Senegalgo arrantzale familia batean jaiotako haurra da. “Hasieran dena zen ura, dena Itsaso, gero Itsasoak berak sortu zituen Lurra, animaliak, landareak, zerua… eta azkenik pertsona sortu zuen. NI, bai ni izan nintzen Itsasoak erditu zuen lehenengo pertsona, horregatik denon Ama eta Amona naiz” Abak txundituta entzuten ditu sarritan Amandrearen hitzak. Ikaragarri maite du Amandrea, eta badaki bera kantuan hasten denean herritarrak ere kantuan egiten dutela, eta bere bihotzean bizi den Arrain Argitsua mila kolorez pizten dela. Arrain Argitsuaren distirak arrainak erakartzen ditu Arrainen Etxera, horrela deitzen baitiote arrantzaleek kosta ondoan duten itsaso eremura, arrantzarako erabiltzen dutena.

Baina aspaldian kanpoko itsasontzi erraldoiak ari dira sartzen Arrainen Etxean eta herriko arantzaleen kantua moteltzen ari da. Amandreak bere bihotzeko Arrain Argitsua Arrainen Etxera bidali du, bila ditzala arrainak herritarrentzat. Baina, itsasontzi haundi horietako batek Amandrearen bihotzeko arraina sare artean arrantzatu du. Amona mutu gelditu da, isildu da Amandrearen kantua, mutu geratu da herria, arrainik gabe Arrainen Etxea.

Hondamena iritsi da. Abaren aitak, familia mantentzeko, iparraldeko itsasontzi handietan lan bila joan beharko duela azaldu du. Eta herritik joan diren beste emakume eta gizon asko bezala, ez ote den bidean galduko, ez ote den inoiz itzuliko, ez ote den betiko desagertuko beldur da Aba.

Abak erabaki bat hartu du. Ezin du denbora gehiagoz amorruz eta ezinean bizi bere inguruan gertatzen dena ikusiz. Kanoa hartu eta Arrain Argitsuaren bila joango da. Bidaia arriskutsuan murgilduko da Aba, ezustekoz beterikoa. Bidean jakin du Ipar Portuko itsasontzi handiak direla Arrainen Etxean arrantzan egiten dutenak eta portu horretarantz jartzen du txalupatxoaren norabidea.

Ipar Portura heldu eta Izaro ezagutu du, arrantza ontzi erraldoi horietako baten patroiaren alaba. Bi gaztetxoek haien errealitate desberdinak elkar trukatuko dituzte, bi mundu, bi begirada. Eta elkarrekin, ezinezkoa zirudienak konponbidea izan dezakeela deskubritzen saiatuko dira. Itxaropena eta elkartasuna dira mundu hobeago baterako bide bakarrak. Non Arrainen Etxea berriro bizirik egongo den. Eta herriek beren ahotsa eta kantua berreskuratuko duten.

Nuestra canoa

Abba, es un niño nacido en una familia de pescadores en Senegal. Ël, bien sabe que cuando Maam Kumba, la vieja sabia, canta, el Pez Luminoso que habita en su corazón se sumerge en la Casa de los peces, como allí es denominada la mar, y atrae la pesca para que los pescadores puedan alimentarse.

Pero por desgracia los grandes buques han atrapado en sus redes al Pez Luminoso, y de esa manera, transformando el modo de vida en la aldea de Abba. Maam Kumba ha quedado muda, en silencio el canto del pueblo, vacía de peces la Casa de los peces. Y es por ésto, que Abba, se verá inmerso en un viaje lleno de sorpresas y aventuras.

Al llegar al Puerto del Norte conocerá a Izaro, la hija del patrón de un gran buque. L@s dos jóvenes compartirán las diferencias y curiosidades de sus distintas realidades, dos mundos, dos miradas. Y junt@s, intentarán descubrir que lo que parecía imposible, bien puede tener una preciosa solución.

La esperanza y la solidaridad se convertirán en la vía hacia un mundo mejor. Donde la Casa de los peces esté de nuevo llena de vida, donde los pueblos recuperen sus cantos, su voz y su sabiduría.

Esta web utiliza Cookies propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Si continúas navegando, aceptas el uso que hacemos de ellas. Puedes cambiar la configuración de cookies en cualquier momento Ver Política de Cookies

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar